The Clash omendu dute hamazazpi taldek 'Muerte o gloria' diskoan
Vomito, Safety Pins, Akatz, Macarrada, Paniks eta Travelling Brothers dira parte hartu dutenetako batzuk
J. Eskisabel. Donostia
The Clashek London Calling erreferentziazko diskoa kaleratu zuela 30 urte bete diren honetan, Muerte o gloria diskoa argitaratu du Brixton Records diskoetxeak. Hamazazpi taldek -gehienak Bizkaikoak dira- bere egin dituzte Joe Strummer buru zuen laukotearen beste horrenbeste kantu. Horrela, London Calling abestia Bilbo llama bihurtu da Macarradaren eskuetan. Akatz taldeak ere gaztelaniara eta Bilbora ekarri du (White Man) in Hammersmith Palais, eta Un hombre blanco en San Francisco izenburua jarri dio.
Talde gehienek The Clashen kantu ezagunetara jo dute bilduma honetarako: Career Oportunities (Mundo Matadero), Tommy Gun (Habeas Corpus), Rock the Cashbah (Obligaciones), Revolution Rock (Ya Te Digo), Police on my Back (Obsesion Fatal), Brand New Cadillac (Vomito) eta bildumari izena ematen diona, Death or Glory (Anarko eta Fermin Muguruza). Paniks, Bugatti, Safety Pins eta El Jinete Electricok ere parte hartu dute bilduman.
Vomito, Safety Pins, Akatz, Macarrada, Paniks eta Travelling Brothers dira parte hartu dutenetako batzuk
J. Eskisabel.
Donostia